→Arrigorriaga

Arrigorriagako kiroldegiak 37 ikastaro prestatu ditu ikasturte berrian

arrigorriaga kiroldegia

Izena emateko epea irailaren 11n amaituko da eta guztira, helduentzako 24 ikastaro eta umeentzako 13 ikastaro antolatu dituzte

Arrigorriagako udal kiroldegiak ikasturte berriari ekin dio eta 37 ikastaro antolatu ditu. Hain zuzen, helduentzako 24 eta umeentzako 13 ikastaro martxan jarriko dituzte.

Egitarauari dagokionez, aurten berrikuntza izango da nagusientzako gimnasia hipopresiboko hiru hileko ikastaroa. Guztira, helduentzako 10 jarduera ezberdin egongo dira. Haurren kasuan, hiru jarduera eskainiko dituzte: igeriketa, igeriketa-eskola eta zumba.

Kiroldegiko bazkideek irailaren 11ra arte izena eman dezakete ikastaroetan eta bazkide ez direnek aukera izango dute irailaren 22tik 25era izena emateko oraindik toki libreak dituzten ikastaroetan.

Gora