→Arrigorriaga

Kurdistanen izandako brigadista talde batek hitzaldia eskainiko du Arrigorriagan

Bertan ikasitakoak partekatzeko asmoz, hitzaldia eskainiko dute datorren urtarrilaren 18an Arrigorriagako Gaztetxean. 

Argazkia: Euskal Herriko Brigadistak

Irakaspenak jaso eta elkartasuna adierazteko asmoz, Kurdistango Rojava eskualdera joan ziren Euskal Herriko hainbat herritar pasa den udan. Bertan ikasitakoak partekatzeko asmoz, hitzaldia eskainiko dute datorren urtarrilaren 18an Arrigorriagako Gaztetxean, 18:00etan.  Besteak beste, Rojavako Iraultza, Ekialde Hurbileko geopolitika, egitura politiko ezberdinak, antolakuntza moduak edota militantzia ereduak izango dituzte hizpide.

Rojava Siriako iparraldean kokatu dagoen herrialde autonomoa da, nahiz eta bere izen ofiziala Siria Iparraldeko Federazio Demokratikoa den. Siriako Gerra Zibilean lortu zuen Rojavak bere autonomia, milizien iraultzaren bitartez, eta egun estatu laikoa bihurtzeko lanetan dihardu, genero berdintasuna, demokrazia sozialista eta ekologia ikuspegia oinarri hartuta.  Besteak beste, Jinwar herria dago Rojavan, emakumeek emakumeentzako beren beregi eraikitako herria, baita Emakumeen Defentsarako Unitateak ere, nazioartean ospetsuak egin diren emakumez osatutako miliziak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak