→Arrigorriaga

Lan-eskaintza publikoari buruzko hitzaldia antolatu dute Arrigorriagan

hegouribe enplegu anezka 2016 deialdia 1

Oposizio-azterketak prestatzeko orientazio-zerbitzu eta lan-eskaintza publikoaren gaineko informazioa emango dute Arrigorriagan urriaren 7an.

Oposizio-azterketak prestatzeko orientazio-zerbitzua eskainiko du Arrigorriagako Gazteria arloak urriaren 7an, larunbatez, 11:30etik 13:30era Gaztegunean. “Oposizioak egiteko asmoa baldin baduzu edo denbora luze badaramazu horiek prestatzen eta aholkuren bat behar baduzu, larunbateko jardunaldian lagunduko dizugu”, diote udal ordezkariek.

Era berean, administrazio zein erakunde publikoetako lan-eskaintza publikoen gaineko informazio zabala zabalduko dute. Besteak beste, lan-eskaintza publikoak, horien deialdia egiten duten erakundeak nahiz esparruak, beharrezkoak diren baldintzak, deialdiak (motak, maiztasuna edota plazak), eta egin beharreko probak edo oposizio baten prozesu orokorra (adibide praktikoekin) azalduko dute adituek.

Gora