→Arrigorriaga

LGBT taldeen aldeko zineforuma Arrigorriagan maiatzaren 26an

Sexu eta genero aniztasuna babesteko 2015eko udal programaren barruan kokatzen da zineforuma eta Aldarte Elkarteak antolatuko du. Hitzordua 17:30ean izango da.

LGBT taldeenganako fobiaren inguruko zineforuma antolatu du Aldarte Elkarteak Arrigorriagan. Zineforumaren bidez, “lesbiana, gay, transexual, bisexual, transgenero eta intersexualenganako aurreiritziak zer diren eta zertan oinarritzen diren” argitzen saiatuko da Aldarte elkartea, ahalik eta genero identitate gehienek onarpen soziala izan dezaten laguntzeko. Hitzordua maiatzaren 26an izango da 17:30ean Arrigorriagako Kultur Etxean.

Aldarte Elkartea LGBT taldeenganako arretan eta horienganako tolerantziarako heziketan aditua da. Horrez gain, sexu askatasunentzako ikasketa zentroa ere bada, eta Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko BERDINDU programaren kudeaketa erakunde izendatu du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak