→Arrigorriaga

Iratxe Fresneda arrigorriagarrak Lurralde Hotzak filma aurkeztuko du Bilboko Arte Ederren Museoan

Apirilak 4, osteguna, Lurralde Hotzak filmaren aurkezpena egingo du Iratxe Fresnedak Bilboko Arte Ederren Museoan, 19:30ean, sarrera doan.

Iratxe Fresneda zinemagile arrigorriagarra / GEURIA

‘Lurralde Hotzak’ pelikularen aurkezpen biran murgilduta dago zinemagile arrigorriagarra. Gijongo eta Nanteseko nazioarteko zinema jaialdietatik igaro ondoren, Euskal Herriko hiriburuetan aurkezten ari da filma. Donostiako Tabakaleran aurkeztu zuen atzo, Iruñean bihar, eta ostegunean, apirilak 4, aurkezpena egingo du Iratxe Fresnedak Bilboko Arte Ederren Museoan. Loraldia jaialdiraren egitarauaren barruan aurkeztuko du bere sormenezko dokumental berria, 19:30ean, sarrera doan.

LURRALDE HOTZAK- AURKEZPEN BIRA (DATOZENAK)
Apirilak 3, asteartea
Iruñeako Hizkuntza Eskola

Apirilak 4, asteazkena
19:30 Bilboko Arte Ederren Museoa (Loraldia)

Apirilak 25, osteguna
Riga – Riga Pasaules FIlm Festival (Letonia)

Ikus-entzunezko puzzle baten gisa, fikzioa eta errealitatea gurutzatzen dira Lurralde Hotzak filman. Euskal Herriko itsas paisaietatik abiatuta iparraldeari begira jartzen den ibilbideari ekingo dio Fresnedak, Alemania, Suedia, Dinamarka eta Islandiara heltzeko. Irakurri film berriaren inguruan GEURIAk Fresnedari egindako elkarrizketa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak