→Arrigorriaga

[MADALENAK 2015] “Barazkiak Txupinazoarekin”, Arrigorriagako jaien berri emango duen kartela

arrigorriaga madalenak kartela moztuta 2015

Guztira 11 kartel aurkeztu dira, eskualdetik zein Espainia mailatik bidalitakoak. Ruben Lucas Garcia murtziarrak irabazi du lehiaketa.

“Barazkiak Txupinazoarekin” kartelak emango du Madalenak 2015 jaien berri. Izan ere, Arrigorriagako lehiaketako epaimahaiak aho batez hautatu du Ruben Lucas Garcia murtziarrak aurkeztutako lana. Talentua lehiaketa ugaritan aitortu zaio murtziarrari, rubenlucasgarcia.blogspot.com.es blogean ikus daitekeenez.

Aurtengo edizioan guztira 11 kartel aurkeztu dira lehiaketara: bost Arrigorriagakoak, bi Bilbokoak eta Basauriko, Galdakaoko, Bartzelonako eta Murtziako bana egon dira. Kartel irabazlea eta lehiaketan parte hartutako beste kartel guztiak ikusgai egongo dira Kultur Etxean ekainaren 8tik 26ra bitartean.

MADALENAK 2015 – “BARAZKIAK TXUPINAZOAREKIN”

arrigorriaga madalenak jaiak kartela 2015

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak