→Arrigorriaga

Uztailaren 21etik 25era izango dira Arrigorriagako Madalenak jaiak

Arrigorriaga Jaiak 2016 Pregoia

Arrigorriagako jaiak izango dira uztailaren 21etik 25era bitartean. Oraindik egitaraua zehazteke dago, baina dagoeneko kartel lehiaketa jarri dute martxan.

Arrigorriagako jaiak izango dira uztailaren 21etik 25era bitartean. Oraindik egitaraua zehazteke dago, baina dagoeneko martxa hartu dute antolakuntzari dagokionez.

Hasteko, 2017ko Madalenak jaiak iragarriko duen kartel lehiaketa abiarazi dute dagoeneko. Interesdunek gai eta teknika libreak izango dituzte. Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar dute derrigorrean eta CD batean hiru digitalizazio (200 kb-ko JPGa, Mb1-eko JPGa eta azken inpresioaren tamainako erresoluzio altuko PDF bat). Lan guztiek “Madalenak 2017-Arrigorriaga” lema eta “Uztailak 21-25 julio” data jaso beharko dituzte.

500 EUROKO SARIA

Lanak aurkeztu eta parte hartzeko interesa dutenek maiatzaren 24a baino lehen aurkez ditzakete Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:30era. Epaimahaiak ekainaren 1ean jakinaraziko du epaia eta irabazleak 500 euroko saria jasoko du.

Gora