→Arrigorriaga

Mailegu digitaleko zerbitzu berria Arrigorriagako liburutegietan

arrigorriaga liburutegiak mailegu digitala 2014

Zortzi eBook eta beste hainbeste tablet jarriko dituzte bazkideen zerbitzura irakurketa-baliabide berri hauek eta katalogo digitalaren funtzionamendua ezagutarazteko.

Zortzi eBook eta beste hainbeste tablet jarriko dituzte bazkideen zerbitzura irakurketa-baliabide berri hauek eta katalogo digitalaren funtzionamendua ezagutarazteko.

Arrigorriagako udal liburutegiek bat egin dute Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren proiektu berriarekin: liburu elektronikoen mailegua, e-liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen plataformaren bitartez. “Plataforma horri esker, euskal liburutegien sareko bazkide guztiek dohainik irakurri ahalko dituzte liburu digitalak, streamingean nahiz ordenagailura edo sakelako gailuetara jaitsiz“, dio udal liburutegietako arduradunetako batek.

8 eBook eta 8 tablet eskainiko dizkie udalerriko liburutegiek bazkideei, irakurketa-baliabide berri hauek eta katalogo digitalaren funtzionamendua ezagutu ditzaten: “Tresna hauek erabiliz zerbitzu berriaren abantailez jabetuko dira eta liburu digitalak dohainik baina legearen barruan irakurtzeko kultur ohitura normalizatuak garatuko dituzte“.

Liburutegietako erabiltzaile izan ez arren mailegu zerbitzu berri hau erabili nahi duten pertsonek udal liburutegiko txartela eskatu behar dute, eta arduradunek diotenez, “e-liburutegia plataforman sartzeko behar dituzten datuak emango dizkiegu“. Udaletxeko webgunean mailegu digitaleko zerbitzu berriaren arauak ikus daitezke.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak