→Arrigorriaga

Bikote menpekotasuna eta maitasun rolak aztertuko dituzte Arrigorriagan

Maitasunari eta bikote harremanei buruzko tailerra antolatu dute Arrigorriagan, urtarrilaren 21etik 31ra herrigunean eta otsailaren 18tik 28ra Abusun.

Unplash: evertonvila

Maitasunari eta bikote harremanei buruzko tailerra antolatu dute Arrigorriagan, urtarrilaren 21etik 31ra herrigunean eta otsailaren 18tik 28ra Abusun. Emakumeei zuzendutako tailerraren helburuak bikote harreman “toxikoak” detektatzen laguntzea eta maitasunaren mito nagusiak berrikustea izango dira.

Lau saio teoriko-praktiko egingo dira, bakoitza bi ordukoa, eta besteak beste emakumeek maitasunaz zer espero duten, maitasunagatik zer “eman eta egiteko” prest dauden, laranja-erdiaren mitoa, bikote menpekotasuna eta gizon-emakumeen maitasun-rol desberdinak aztertuko dituzte. Miriam Herbon soziologo eta sexologoak eskainiko du tailerra.

Tailerrean parte hartzeko, beharrezkoa da herriguneko edo Abusuko Herritarren Arreta Zerbitzuan, HAZen, izena ematea. Tailerra herrigunean egiteko egunak, urtarrilaren 21etik 31ra, biak barne, eta Abusun egiteko, otsailaren 18tik 28ra.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak