→Arrigorriaga

Maite Ibarra (EH Bildu) izango da Arrigorriagako alkatea, A. Gararekin udal gobernua adostuta

Maite Ibarra izango da Arrigorriagako alkate berria, Arrigorriaga Garak EH Bildu babestu eta NOAk abestentziora joko duela jakinarazi ondoren.

Maite Ibarra izango da Arrigorriagako alkate berria / EH Bildu

Maite Ibarra izango da Arrigorriagako alkate berria. Arrigorriaga Garak babesa eskaini dio EH Bilduri eta NOAk abestentziora joko duela iragarri du. Hala, aldaketa gertatuko da larunbatean Arrigorriagako Udalean eta EAJ oposizioko alderdi izatera igaroko da demokrazian lehen aldiz.

Ezker koalizio subiranistak jakinarazi duenez, Arrigorriaga Gara alderdi morea udal gobernuaren parte izango da, bi zinegotzirekin, maila programatikoan zein gobernu ardurei dagokienez adostasun batera heldu eta gero. N.O.Ak, bestalde, abstentziora joko duela jakinarazi dio EH Bilduri. Gauzak horrela, alegia, gehiengorik batzen ez duen koaliziorik gabe, zerrenda bozkatuenak lortuko du Arrigorriagako alkatetza, bigarren bozkaketan. EH Bilduk irabazi zituen maiatzaren 26ko udal hauteskundeak. EH Bilduk eta Arrigorriaga Garak hitz egiten jarraitzeko konpromisoa azaldu dute, legegintzaldi programa zehatza eta lehentasun programatikoak finkatze aldera.

Bestetik, EH Bilduk salatu du Arrigorriagako PSEk uko egin diola haiekin batzartzeari. “Elkarrizketak hasi genituen orain dela bi aste gainontzeko indar politiko guztiekin, PSE salbu, Alderdi Sozialistak hala erabakita. EH Bildu Arrigorriagak uste du halako jarrerak ez direla herriarentzat onuragarriak eta bizitza demokratikoa kaltetzen dutela. Hala ere, aurrerantzean elkarrizketaren bidea jorratzen jarraituko dugula adierazi nahi dugu”.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak