→Arrigorriaga

Maitasun-gutunekin osaturiko Maite Minez III liburua aurkeztuko dute Arrigorriagako institutuko ikasleek

Maite Minez III da liburuaren izenburua eta Arrigorriagako institutuko ikasleen maiatasun-gutunak ditu barnean. Aurkezpena apirilaren 26an izango da

Arrigorriagako institutuko ikasleek Maite Minez III liburua aurkeztuko dute apirilaren 26an, asteazkenez, 18:00etatik aurrera Udalbatza aretoan. Liburuak ikasleek eurek idatzitako maitasun-gutunak ditu barnean. Aurkezpenean izango dira ikastetxeko ikasleak, Euskara Batzordeko ordezkariak, Arkaitz Estiballes bertsolaria eta Gotzon Barandiaran idazlea.

LEHIAKETATIK LIBURUA PUBLIKATZERA

Arrigorriagako Institutuko Euskara Batzordeak maitasun-gutunen lehiaketa antolatzen du urtero DBHko 4. mailako ikasleei eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta. Mezuen maila hain altua ikustean, liburuak argitaratzea erabaki zuen orain dela hiru urte. Liburuan irabazleen eta finalisten gutunak publikatzen dituzte.

Maite Minez III liburuak 25 irabazle eta finalisten, azalaren diseinuaren eta 21 irudigileren lana bildu du.

Gora