→Arrigorriaga

Manolo Kabezabolok zuzenekoa eskainiko du Arrigorriagako Harrera Sarearen alde

Uztailaren 23an, asteartean, Harrera Sarearen aldeko jaialdia antolatu dute Arrigorriagako Gaztetxean.

Manolo Kabezabolo / Facebook

Uztailaren 23an, asteartean, Harrera Sarearen aldeko jaialdia antolatu dute Arrigorriagako Gaztetxean. Madalenetan murgilduta egongo da Arrigorriaga egun horretan eta Gaztetxean musika eskaintza zabala eskainiko dute. Besteak beste, Manolo Kabezabolo (y los ke no dan pien kon bolo), Zarzaparrilla, Reversos eta Takedown arituko dira zuzenean oholtza gainean. Jaialdira bertaratutakoek 5 euroko aportazioa egin beharko dute sarreran, Harrera Sarearen alde. 22:00etan zabalduko dituzte Gaztetxearen ateak eta aurretik Fritanga Elektrotxarangaren kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da.

Asteartea izanik, Bilborako lehen tren zerbitzuak 5:32 eta 6:12an izango dira; 5:13 eta 5:48an Orduñarantz.

Arrigorriagako Gaztetxea hamar migratzaileren aterpetxea da 2018ko urritik, eta harrera proiektuan Gazte Asanblada, OEE eta herriko merkatariak eta norbanakoak ari dira lanean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak