→Arrigorriaga

1.912 marihuana landare antzeman ditu Ertzaintzak Arrigorriagako Txako industrigunean

Arrigorriaga eta Ugao artean dagoen Txako industriagunean 1.912 marihuana landare konfiskatu ditu bart Ertzaintzak eta 32 urteko gizon bat inputatu du drogra-trafikoa egotzita.

Ia 2.000 landare konfiskatu ditu Ertzaintzak Txako industriagunean / Ertzaintza

Arrigorriaga eta Ugao artean dagoen Txako industriagunean 1.912 marihuana landare konfiskatu ditu bart Ertzaintzak. Plantazioak ureztatze sistema, kalefakzioa, aire egokitua eta aireztatze sistema zituen. Ertzaintzak miaketa unean Txakoko industria-nabean zegoen 32 urteko gizon bat inputatu du drogra-trafikoa egotzita.

Drogen aurkako operazio berean hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak Araban, Gasteizen eta Duranan, baina aske daude dagoeneko, kargupean. Gasteizen 1.088 landare konfiskatu ditu poliziak, 627 Duranan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak