→Arrigorriaga

Mendiko istripuak saihesteko prestakuntza ikastaroa egingo dute Arrigorriagan

Izaskun Agirre Durangoko mendizale eta larrialdietako medikua izango da ikastaroko gidaria eta mendi istripuei aurre egiteko aholkuak eta oinarrizko ezagutzak ezagutaraztea izango du helburu.

Izaskun Agirre Durangoko mendizale eta larrialdietako medikua izango da ikastaroko gidaria eta mendi istripuei aurre egiteko aholkuak eta oinarrizko ezagutzak ezagutaraztea izango du helburu. Doako jardunaldia izango da, azaroaren 29an, ostegunez, Arrigorriagako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera.

Besteak beste, istripuei buruzko datuak, hauen zergatiak eta ezaugarriak azalduko dira; jardueren aurretiko plangintza aztertuko da; jarduera bakoitzerako egokiak diren materialak eta ekipoak erakutsiko dira; lehen sorospenetarako botika-kutxa oso eta eguneratu baten gutxieneko materiala identifikatuko da; erabakiak hartzearen garrantziaz hitz egingo da; jarduketa-protokoloak ekintza egin aurretik, bitartean eta ondoren aztertuko dira; orientatzeko tresnak; jarduera bat egiteko gaitasun fisiko eta teknikoa nola baloratu edo larrialdietan aplikatzeko lehen sorospenetarako prozedurak azalduko dira.  Bi orduko iraupena izango du saioak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak