→Arrigorriaga

Tripadvisor bikaintasun agiria jaso du bigarrenez Mendikosolo tabernak

TripAdvisor webgunearen bikaintasun agiria jaso du bigarren urtez jarraian Mendikosolo tabernak. Webgune turistiko ospetsu horrek aipatutako agiria ematen die “bidaiarien iritzi bikainak etengabe jasotzen dituzten ostatu, jatetxe eta ikuskizunei“. Azken urteetan notarik altuena izan du Arrigorriagakoak.

88 IRUZKIN

Mendikosolo tabernak 88 iruzkin izan ditu Tripadvisor webgunean: erabiltzaileen %49ak uste du zerbitzua bikaina dela, %38ak oso ona, %10ak normala, %2ak eskasa eta %1ak oso txarra. Bataz beste, 4,5 puntu jaso ditu Mendikosolo tabernak (gehienezko puntuazioa 5 da).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak