→Arrigorriaga

Merkatari Eguna ospatuko da Arrigorriagan martxoaren 10etik 12ra

arrigorriaga merkatari eguna 2016 adecka

Azoka martxoaren 10ean, 11n eta 12an antolatuko da udal-kiroldegiko pilotalekuan. Gainera, tailerrak, Txu txu trena eta zozketak izango dira.

Azoka martxoaren 10ean, 11n eta 12an antolatuko da udal-kiroldegiko pilotalekuan. Gainera, tailerrak, Txu txu trena eta zozketak izango dira

Martxoaren 10ean, 11n eta 12an Merkatari Eguna izango da Arrigorriagan. Adecka merkatarien elkarteak antolatu du ekimena, Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapenerako Sailarekin lankidetzan.

Aurreneko aldiz udal kiroldegiko pilotalekuan izango da azoka. Era berean, Txu txu trena eta tailerrak antolatu dituzte asteburuan zehar.

ZOZKETAK

Aurten gainera lau zozketa egingo ditu Adeckak, azokan zerbait erosten dutenen artean. Zozketa bakoitzean azokan bertan gastatzeko 50 euroko hiru erosketa-txartela zozkatuko dituzte, eta gehienez 50 euro gastatu ahal izango dira saltoki bakoitzean.

Zozketetan parte hartzeko, txartelean datuak jarri eta lau saltoki ezberdinetako zigiluekin bete beharko dute. Zozketak ostiralean eta larunbatean egingo dira, eguerdian zein gauean.

MERKATARI EGUNA 2017 – ORDUTEGIA

Martxoak 10, ostirala

10:30-21:00 Azoka

17:00-20:00 Txu txu trena

Martxoak 11, larunbata

10:30-14:30 / 17:00-21:00 Azoka

11:00-14:30 Tailerrak eta ludoteka

11:00-14:30 / 17:00-20:00 Txu txu trena

Martxoak 12, igandea

10:30-14:30 Azoka

11:00-14:30 Tailerrak eta ludoteka

 

 

Argazkia: 2016ko Merkatari Azoka. Flickr: Adecka Merkatarien Elkartea
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak