→Arrigorriaga

Oihan Vegak “Euskararen espektakulue” bakarrizketa eskainiko du Arrigorriagan

arrigorriaga oihan vega euskararen espektakulue 2014

Igandean ospatuko den Euskal Azokaren gosegarri moduan, Ohian Vegak “Euskararen espektakulue” bakarrizketa eskainiko du Lonbo Aretoan bihar 20:00etan, bost euroren truke.

oihan vega euskararen espektakulue kartela

“Zergatik praktikatzen dugu sexua gazteleraz? Nork daki euskaraz iraintzen? Eguneroko bizitzan zergatik jotzen dugu horrenbeste erdarara?”. Telebistako aurkezle ezagunak umorea eta sarkasmoa erabiliz, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu bakarrizketa dibertigarri eta ironiko honekin, musikaz, kantuez eta zineaz lagunduta.

“Euskararen espektakulue” publikoari barrea eragiteaz gain, pentsarazi egiten duen bakarrizketa da. Film labur eta pasarte dibertigarriekin osatuta dago, baina galdera deseroso eta garratzekin ere. Azken finean, ikuskizun honen helburua euskararen erabileraren inguruko hausnarketa gordina egitea da.

 

BASERRIKO PRODUKTUAK, EUSKO LABELDUN PINTXOAK ETA SOKATIRA EUSKAL AZOKAN

Arrigorriagako udalaren ingurua girorik onenaz beteko da igande honetan. Izan ere, Euskal Azoka ospatuko da, baserriko produktuak saltzeko eta dastatzeko 32 postu izango dituena. Azokak iraun bitartean, 10:00etatik 14:30era arte, bertaratutako pertsonek “kalitate oneneko ogia, gazta, eztia, barazkiak, kontserbak, pastelak, txakolina edota sagardoa” probatzeko aukera izango dute. Horrez gain, Eusko Labeldun pintxoen dastatzea, sokatira eta eguna atsegingarri egiteko bestelako ekitaldi sorta egongo dira.

Gainera, Euskal Azokaren programaren barruan, urriaren 25ean, larunbata, 18:00etatik aurrera udal kiroldegian dantza-ikuskizuna ospatuko da, eskualdeko hainbat taldek parte hartuko dutelarik: Ugaoko Etorki, Lemoako Durundibarri, Basauriko Edurre, Agintzari eta Basauritar, Usansoloko Oinarin eta Arrigorriagako Aritz Berri.

euskal azoka arrigo kartel 2014

Gora