→Arrigorriaga

Aisialdi eta boluntariotza proposamen ezberdinak aurkeztuko ditu Arrigorriagako Oporretako Azokak

Arrigorriagak Oporretako IV. Azoka ospatuko du martxoaren 23an eta 24an, udaletxeko Euskaldun Berria aretoan.

UNPLASH: TOMMYTOP

Arrigorriagak Oporretako IV. Azoka ospatuko du martxoaren 23an eta 24an, udaletxeko Euskaldun Berria aretoan. Aste Santuko eta udarako oporraldiei begira, 16 eta 35 urte bitarteko gazteei aisialdi eta boluntariotza proposamen ezberdinak aurkeztea du helburu. Hego Uribeko gazte guztiek har dezakete parte azokan.

Alde batetik, low cost egonaldiak, kanpalekuak, caravaning, abentura bidaiak, Interraila edota Donejakue Bidea egiteko aisialdi proposamenak aurkeztuko dituzte. Halaber, erkidego eta herrialde ezberdinetako publizitate standak egongo dira eta toki bakoitzeko mapak eta turismo eskuorriak eskuratu ahal izango dira. Bestelako proposamenak egongo dira ere, nazioarteko auzolandegiak kasu. Ingurumen-ondarea eta ondare historiko-kulturala kontserbatzeko lanak egin bitartean, beste herrialdetako pertsonekin bizitzeko eta beste hizkuntza batzuk praktikatzeko aukera proposatzen dute nazioarteko auzolandegiek. Hain zuzen ere, Frantziako Akitania Berrian eskualdeko udalerriren batean boluntariotza egiteko aukerak aurkeztuko dira.

ERASMUS
Europar mugikortasuna ere aztergai izango da. Hala nola, ikasleentzako mugikortasun programa (ERASMUS + ), Europar praktikaldiak, gazte-bermea programa, EURES laguntzak, hizkuntzak ikastea eta urte-sasoiko lana atzerrian egiteko informazio standak jarriko dituzte. Aldi berean, hainbat zozketatan parte hartzeko aukera eskainiko da, eta, kirol- argazki makina bat, asteburuko pack bat, kirol-eskumuturreko bat eta bidaiatzeko bestelako osagarriak banatuko dira.

Hitzaldiak:

LARUNBATEAN

17:00 – EB aukera profesionalak
18:30 – Europar dirulaguntzen bizipena
19:00 – Auzolandegien bizipena

IGANDEAN

11:00 – Elkartasun uda
12:00 – Boluntariotza bizipena
12:45 –  Interraila
13:30 –  Interrailaren bizipena

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak