→Arrigorriaga

“Orain eta gero”, Arrigorriagako eslogan berria

500 bizilagun baino gehiagok hartu du parte azaroa eta otsaila bitartean eslogana aukeratzeko Udalak burutu duen parte hartze prozesuan. “Arrigorriaga. Orain eta gero” leloa gailendu da, 188 botorekin. 

500 bizilagun baino gehiagok hartu du parte azaroa eta otsaila bitartean eslogana aukeratzeko Udalak burutu duen parte hartze prozesuan. “Arrigorriaga. Orain eta gero” leloa gailendu da, 188 botorekin. 

Udal-logoarekin batera, Arrigorriaga ordezkatuko duen lema aukeratu dute herritarrek. Azarotik otsailera bitartean 500 bizilagun baino gehiagok hartu du pàrte eslogana aukeratzeko Udalak burutu duen parte hartzen prozesuan. Lau fasetan oinarritu da lema aukeratzeko prozesua: azaroan Arrigorriaga definitzen duten kontzeptuak eta ideiak bildu zituzten; abenduan esloganen bilketa egin zuten, 203 guztira; urtarrilean lehen aukeraketa egin zen, herrigunean eta Abusun egindako aurrez-aurrezko jardunaldietan (203 leloetatik 10 aukeratu ziren); bukatzeko, aukeratutako hamar esloganak bozkatzeko epea zabaldu zuten. “Arrigorriaga. Orain eta gero” leloa gailendu da azken bozkaketa horretan, 188 botorekin. Haren ondoren “Arrigorriaga. Bizitzeko lekua” eta “Arrigorriaga. Zeu zara” izan dira boto gehien jaso dituztenak.

Sonia Rodriguez komunikazio eta euskara zinegotziaren esanetan, “herritar guztiak batzen dituen leloa gailendu da”, eta “argi geratu da Arrigorriaga etorkizunera begira dagoen herria dela”. Datozen asteetan, eslogan berria irudi korporatiboan nola txertatu aztertuko du Udalak. “Herri sena indartuko duen eslogana izatea nahi dugu, harro esan dezagun Arrigorriagakoak garela”, dio Rodriguezek.

ZOZKETAKO IRABAZLEAK
Azken bozkaketan parte hartu dutenen artean, mugikor bat eta Lonbo aretorako 5 sarrera bikoitz zozkatu ditu Udalak. Maria Jesus Camposi egokitu zaio mugikorra, eta Alex Rordiguezek, Oscar Villegasek, Borja Revillak, Peio del Hoyok eta Maitek eskuratu dute sarrea bikoitza.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak