→Arrigorriaga

“Paperezko zirkua” ikuskizuna izango da ekainaren 29an, Arrigorriagan

Arrigorriagako Agirre Lehendakaria parkea liburutegia bihurtu dute ekaina osoan zehar, eta ziklo horri amaiera emateko, “Paperezko zirkua” ikuskizuna egingo dute ekainaren 29an, ostiralez, 18:00etatik aurrera.

Paperezko Zirkua ikuskizuna // Apika taldea

Arrigorriagako Agirre Lehendakaria parkea liburutegia bihurtu dute ekaina osoan zehar, eta ziklo horri amaiera emateko, “Paperezko zirkua” ikuskizuna egingo dute ekainaren 29an, ostiralez, 18:00etatik aurrera, Apika taldearen eskutik.

Ikuskizunak zirkua izango du protagonista. Bertan izango dira, besteak beste, funanbulistak, magoak, indartsuak eta pailazoak. Horien guztien bizitzako pasarteetatik abiatuta, ipuinak elkarren artean lotuko ditu Apika taldeak. Laguntasuna, lankidetza eta elkartasun baloreak lantzea helburu du ikuskizun honek.

Ikuskizun honekin batera, amaiera emango zaio “Ipuin eta letren terrazak” ekimenari. Txikienen artean ipuinak irakurtzeko eta euskaraz idazteko zaletasuna zabaltzeko asmoz, “Ipuin eta Letren Terrazak” jarri ditu ekainean, Agirre Lehendakaria parkean, Arrrigorriagako Udalak .

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak