→Arrigorriaga

“Personal shopper” izateko tailerra antolatu du Arrigorriagak

Azaroaren 14a eta abenduaren 19a bitartean eskainiko da tailerra, larunbatetan. Izena emateko epea azaroaren 6an bukatuko da.

Arrigorriagako Udaleko Gazteria Sailak “Personal Shopper” tailerra antolatu du 16 eta 35 urte bitartekoei zuzenduta. Bertan, hainbat gai jorratuko dira, besteak beste, irudiaren garrantzia, kolorearen analisia eta emakumezkoen zein gizonezkoen siluetaren azterketa. Horrez gain, dendetan zehar ibilbide bat landuko da, saioetan ikasitako guztia aplikatu ahal izateko.

Tailerra azaroaren 14an, 21ean eta 28an eta abenduaren 12an eta 19an eskaianiko dute Gaztegunean, 10:00etatik 14:00etara. Prezioa 50 eurokoa da, baina, langabeentzako, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenentzako eta ikasleentzako beherapenak egingo dituztela adierazi dute Udaletik.

Izena emateko epea azaroaren 6ra arte egongo da irekita. Gaztegunean inskribatu ahal izango da, asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara eta astelehenetik igandera 16:00etatik 21:00etara, baita Abusu Zentro Soziokulturaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak