Sareak

☉ Arrigorriaga

Programa / 30 ekitalditik gora Arrigorriagako Gabonetako egitarauan

Nobedade moduan, nabarmentzekoak dira binakako txapelketako pilota partida, ‘zinema golfoa’ edota haur eta helduentzako doako antzerkiak.

|

Olentzero eta Mari Domingi, Arrigorriagan / Geuria

Abenduaren 10ean ekin diote Arrigorriagan Gabonetako egitarau bereziari, Umorea Labur zine jaialdiaren XVII. edizioarekin batera. 30 ekintzatik gora antolatu dituzte urtarrilaren 6ra bitarte, herrigunean zein Abusu eta Ollarganeko auzoetan. 47.183 euro bideratu ditu Udalak Gabonetako egitaraua osatzeko, iaz baino %32,4 gehiago. “Adin guztiei zuzendutako eta giro ezberdinetan gozatzeko ekintzak dira. Zinea, antzerkia, musika, zientzia eta nola ez, Gabonetako ikuskizun bereziak ez dira faltako”, dio Asier Albizua alkateak. Nobedade moduan, nabarmentzekoak dira binakako txapelketako pilota partida, ‘zinema golfoa’ edota haurrentzako antzerkiak. Ekintza gehienak doakoak direla nabarmendu du alkateak, eta kultur eskaintzari dagokionez Arrigorriagak “Bizkaiko Championsean” jokatzen duela azpimarratu du.

ARRIGORRIAGAKO GABONAK 2018 – EGITARAUA

Abenduaren 10etik 15era
19:30 UMOREA LABUR Arrigorriagako umorezko film laburren XVII. edizioa, Lonbo Aretoan. Doan

Abenduak 14, ostirala
17:00-19:30 Txiki Txef: haurrentzako sukaldaritza. Abusuko  Zentro Soziokulturala. Doan
17:30 Gabonetako irristaketa artistikoaren erakustaldia (Arrigorri Taldea), Udal Kiroldegian. Doan
19:30 Pilota partida: Bengoetxea VI-Imaz vs Elezkano II-Rezusta. Aurretik: Arteaga II-Aranguren vs Peña II-Ibai Zabala. Sarrerak: 20/25 euro

Abenduak 15, larunbata
11:30-13:00 Ate irekiak Abusuko Zentro Soziokulturaleko ludotekan
12:00 ‘Olentzeroren lagunak’ ipuin kontaketa, ludotekan. Doan

Abenduak 15 eta 16, larunbata eta igandea
11:00-20:00 Gazteen Arte Azoka, herriko plazan (igandeak 15:00ak arte)

Abenduak 16, igandea
11:00-15:00 Olentzeroren Postaria, Abusun eta Ollarganen. Puzgarriak, euskal dantzak eta Abusuko Abesbatzarekin batera.
17:30-20:00 Mari Domingik eskutitzak jasoko ditu eta Aritz Berri Dantza Taldearen dantzaldia. Herriko plazan.

Abenduak 18, asteartea
17:30-19:30 Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra Abusuko Zentro Soziokulturalean

Abenduak 20, osteguna
17:00 Gabonetako gimnasia erritmikoko erakustaldia, kiroldegiko pilotalekuan. Doan
19:00 Bertoko Ostegunak: Ainhoa Galdeanorekin solasaldia, udaletxeko Euskalduna Barria aretoan. Doan
19:30 Antzerkia: Las Herederas, Lonbo Aretoan. 5 euro

Abenduak 21, ostirala
09:00-13:00 Olentzero eskolan
17:00-19:00 Olentzeroren etxea, gutunak, opariak eta tailerrak. Abusuko Zentro Soziokulturalean
18:00-20:00 Gabonetako apainketa tailerra, Gaztegunean. Doan
19:00 Antzerkia: ‘Ilusioa’. Abusuko Zentro Soziokulturalean

Abenduak 22, larunbata
10:30-19:00 Gabonetako irteera Bilbora (Gaztegunea). Izena emateko epea abenduaren 14ra arte. Doan

Abenduak 23, igandea
12:30 Antzerkia:  Xokolat. Lonbo Aretoan. Sarrerak: 5 euro umeentzako / 7 euro helduentzako
16:30 Abusuko Abesbatza Abusuko nagusien egoitzetan.

Abenduak 24, astelehena
11:00-13:00 Olentzero Arandia egoitzan
13:00 Arrigorriagako selekzioa vs Padura (53. elkartasun partida)
17:00-19:00 Olentzero herrian zehar
Egunean zehar: Olentzeroren bisita Ollarganen

Abenduak 26, asteazkena
12:30 Zinema: Paddington 2, Lonbo Aretoan. Doan.

Abenduaren 26tik 28ra
10:00-14:00 Emakumeentzako autodefentsa tailerra. Izena emateko epea abenduaren 14ra arte, kiroldegian. Doan
10:00-14:00 Laborategi asmatzailea: diseinatu 3Dn eta programa ezazu. Izena emateko epea abenduaren 19ra arte. 15 euro
16:30-19:30 Haurrentzako jarduerak Gabonetan. Abusuko Zentro Soziokulturalean

Abenduak 27, osteguna
18:00-19:30 Light Painting tailerra, Gaztegunean. Doan
19:00 Rockin Bizi 50 urte musika euskaraz! Nerea Alias aurkezlearekin, Lonbo Aretoan. Sarrerak: 5 euro

Abenduak 27 eta 28
09:00-15:00 Gizonezkoen 18 urte azpiko selekzio autonomikoen futbol txapelketa. Santo Kristo futbol zelaian
18:00 Haurrentzako xake txapelketa. Abusuko Zentro Soziokulturalean (3. gela)

Abenduak 28, ostirala
18:00-20:00 Txartel kaxak eta Gabonetako postalak egiteko tailerrak, Gaztegunean. Doan
21:00 Zinema Golfoa: Regreso al futuro II eta Alien, Lonbo Aretoan. Doan

Abenduak 28 eta 29
11:00-20:30 Gabonetako umeen parkea. Sarrerak: euro bat

Abenduak 29, larunbata
18:00 Umeentzako Gabonetako xake txapelketa, Gaztegunean. Doan

Abenduak 30, igandea
10:00-19:00 Helduentzako Gabonetako xake txapelketa. Izen ematea: 6 euro / bertokoak, bazkideak eta gazteak 3 euro / emakumeak doan
19:00 Zinema: Black is Beltza + mahaingurua, Lonbo Aretoan. Sarrerak: 3 euro

Urtarrilaren 2tik 4ra
10:00-14:00 Laborategi asmatzailea: diseinatu 3Dn eta programa ezazu. Izena emateko epea abenduaren 19ra arte. 15 euro

Urtarrilak 3 eta 4
11:00-20:00 Adeckaren tren solidarioa, janari bilketa.

Urtarrilak 4, ostirala
Abusuko Abesbatza eta Erregeen postariak, Abusuko pilotalekuan

Urtarrilak 5, larunbata
18:30 Erregeen kabalgata Ollarganen eta Santa Isabel pilotalekuan
19:00-21:00 Epifaniaren 46. antzezpena, herriko plazan. Gaspar,  Meltxor eta Baltasar

Urtarrilak 6, igandea
11:00 Erregeak Arandian

☉ Arrigorriaga

Argazkiak | Mari Domingik eta Olentzerok ibilbidea moldatu eta Arrigorriagako haurrei bisita egin diete

|

Olentzero eta Mari Domingi, gaur, Arrigorriagan // Geuria

Euriak eta iluntasunak ez ditu Mari Domingi eta Olentzero geldiarazi Arrigorriagan.

Ibilbidea moldatu eta Lonbotik hasita, Urgoiti pasealekutik igaro eta udaletxeraino iritsi dira, haurren azken gutunak jaso eta argazkiak egitera baserri mugikorrean.

Hortik kantxa urdinera abiatu dira, txistulari eta guzti.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Ur puzgarriak antolatu dituzte Arrigorriagan, urte amaieran

Jarduera abenduaren 29an antolatu dute 8 eta 14 urte bitarteko gazteentzat eta doakoa izango da

|

Arrigorriagako kiroldegia // Geuria

Arrigorriagako Udalak ur puzgarriak antolatu ditu gabonetako oporretan, abenduaren 29an, udal kiroldegiko igerilekuan.

“Plan bikaina prestatu dugu 8 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat”, iragarri dute Udaletik. “Goizeko 10:00etatik 13:30ak bitartean ur puzgarriak prestatuko ditugu kiroldegiko igerilekuan, doan!”, eta gaztetxoak bertan parte hartzera deitu dituzte.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Maruja Torres Adiskideak taldearen sortzailearen izena jasoko du Ollargango futbol zelaiak

Omenaldia abenduaren 28an egingo dute eta futbol partida eta herri bazkaria prestatu dute emakumearen aztarna hilezkortzeko

|

Maruja Torres // Utzitakoa

Arrigorriagako Udalak izen berria ipiniko dio datorren igandean Ollargango futbol zelaiari: ‘Maruja Torres’. 

Marujak Ollargango Adiskideak taldea sortu zuen. “Gure herriko emakumezkoen lehen futbol taldea, bidea sortuz eta kirolaren bidez komunitatea eraikiz. Bere lana eta dedikazioa eskertzeko, ekitaldi bereziak antolatu ditugu”, azaldu dute ufdal ordezkariek.

Omenaldia abenduaren 28an egingo dute futbol partida eta herri bazkari batekin. Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa eta interesdunek 670 377 196 telefono zenbakira deitu beharko dute. “Zatoz Ollarganera aitzindari honi merezi duen aitortza ematera! Zure zain gaude!”.

Emakume aitzindaria

Joan den ekainaren 29an zendu zen Maria Torres, ‘Maruja’, Abusuko Adiskideak CD taldeko sortzaile eta presidente ohia. “Atsekabe handiz hartu dugu Maria Torres ‘Maruja’ Adiskideak CDko presidentearen heriotza. Gure doluminik sentikorrenak bere familia eta lagunei. Goian bego”, azaldu dute Bizkaiko Futbol Federaziotik.

Maruja Bizkaiko emakumezkoen futbolean aitzindari izan da. Adiskideak emakumezkoen Kluba erronka batetik jaio zen, senarrek luzatutako apustu bat onartu ostean: “Ezetz praka motzak jantzi eta partida bat jokatu!”. Esan eta egin: partida bakarra ez, Adiskideak CD taldea sortu zuten.

1982-1983. denboraldian Sondikarekin batera federatutako lehenak izan ziren neska horiek. Torresek ilusioz gogoratzen zuen emakume batzuk elkartu eta beraientzat hain “dibertigarria” zen “zaletasun” hura.

Arrigorriagarra zendu zenean, bere bizitzaren inguruko artikulua idatzi genuen GEURIAn, hemen irakurgai.

Egitaraua | Maruja Torresen omenaldia 2025

Abenduak 28, igandea

11:00 Omenaldia
12:00 Partida
15:00 Herri bazkaria

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako osasun zentro berria eraikitzeko orubea eman dio Udalak Eusko Jaurlaritzari

Eraikin berriak “zonalde osoa hobetuko duela” azpimarratu du Maite Ibarra herriko alkateak, “HAPOk jasotzen duen hirigintza-garapenarekin bat etorriz”

|

Herritar bat, Arrigorriagako gaur egungo osasun zentroaren eraikinaren aurrean // Geuria

Arrigorriagako Udalak orube bat lagako dio Eusko Jaurlaritzari osasun zentro berria eraikitzeko. Gobernu taldeak argi berdea eman dio abenduko osoko bilkuran erabakiari, EH Bildu, Arrigorriaga Gara, NOA eta PSEren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin.

“Hau zen udalaren azken izapidea”, azaldu du Maite Ibarra Arrigorriagako alkateak. “Gure esku zegoen guztia egin dugu, eta orain Eusko Jaurlaritzari dagokio obrak egitea, Osakidetzaren bitartez”. Osasun zentro berria Eusko Jaurlaritzaren Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen 2025-2032 programan sartu da.

“Gainera, partida bat bideratu da Eusko Jaurlaritzaren 2026ko aurrekontuetan proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko zerbitzuak lizitatzeko, eta horrek are gehiago hurbiltzen du udalerriarentzat hain garrantzitsua den obra hori egitea”, gehitu du Ibarrak eta Arrigorriagako osasun zentro berriak “zonalde osoa hobetuko duela” azpimarratu du, “HAPOk jasotzen duen hirigintza-garapenarekin bat etorriz”.

1.600 milioi euro

Duela egun gutxi GEURIAn iragarri lez, Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi euroko inbertsioa egingo du Osakidetzan, hainbat azpiegitura hobetu edo berriak eraikitzeko. Zerrenda horretan Arrigorriagan eraikiko duten osasun zentro berria ageri da.

Diru partida horretatik 74 ekintza egingo dituzte guztira eta horietako 21 lehen mailako osasun zentro berriak eraikitzeko izango dira. Horien artean, Bizkaian Arrigorriagan aurreikusi dutena ageri da, Bilbokoekin (Abusu eta Bolueta), Durangokoarekin eta Urdulizkoarekin batera.

2026an Arrigorriagako osasun zentro berriko obrak egiteko proiektua idazteko eta zuzentzeko zerbitzuak lizitatuko dituzte.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Gabonetako irteera Gasteizko Big kartingera eta Nova Jumpera antolatu du Arrigorriagako Gazteguneak

Abenduaren 26an antolatu dute egun osoko irteera kart-ak gidatu eta Nova Jumpen salto egiteko

|

Kaskoak // Big Karting

Gabonetako aurtengo irteera Gasteizera antolatu du Arrigorriagako Gazteguneak abenduaren 26an, bertako Big karting-era eta Nova Jump nabera.

Kartingean kart-ak gidatzeko aukera izango dute Gazteguneko nerabeek, bertako arduradunek emandako jarraibideak errespetatuz.

Nova Jump park-ek elkarren artean konektatutako 60 ohe elastiko ditu, jauzi libreaz gozatzeko aukera ematen duten horma elastikoekin. Hainbat joko-aukera egin ahal ditu erabiltzaileak bertan.

Osorik irakurri