→Arrigorriaga

Rezola zementu fabrika da Hego Uribeko enpresarik kutsatzaileena

arrigorriaga rezola 2016 fabrika

Euskal Herriko enpresa kutsatzaileen artean, bederatzigarrena da Arrigorriagako lantegia, Europako iturri eta isurketa kutsagarrien 2014ko erregistroaren arabera

E-PRTR Europako iturri eta isurketa kutsagarrien erregistroak argitaratu du Euskal Herrian gehien kutsatzen duten enpresen zerrenda, 2014ko erregistroan oinarrituta. Zerrenda horrek zementuaren eta energiaren sektoreetan dauden fabrikak biltzen ditu. Tartean, Arrigorriagako Rezola zementu fabrika. Bederatzigarren postuan dago.

Enpresa kutsagarrienak

Euskal Herrian 485 enpresa aztertu dituzte, eta horien artean 275k kutsagarrien muga gainditu dute (Araban 37, Bizkaian 53, Gipuzkoan 49, Nafarroan 115 eta Iparraldean 21). Enpresa kutsatzaileen zerrendaren gorenean Petronor (Zierbena) dago alde handiarekin. Ondoren agertzen dira: Bahia de Bizkaia Electricidad (Zierbena), Edar Galindo (Sestao), Magnesitas Navarras (Zubiri), Zikuñagako Papelera Gipuzcoana (Hernani), Zabalgarbi (Alonsotegi), Añorgako Cementos Rezola (Donostia), Acciona Energia (Zangoza), Cementos Rezola (Arrigorriaga), Artikako zabortegia (Bilbo) eta Lemoako Cementos (Lemoa).

Rezola, kutsadura airera

Rezola zementu fabrikak sortzen duen kutsadura airera bideratzen du. Hauek dira isurtzen dituen osagai kimikoak:

  • Kobaltoa (CO): 1.240.450,27 (740.450 gainditzen du kobalto maila)
  • Karbono dioxidoa (CO2): 199.528.590 (99.528.590 gainditzen du karbono dioxido maila)
  • Nitrogeno oxidoak (NOx): 543.669,54 (443.690 gainditzen du nitrogeno oxidoen maila)
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak