→Arrigorriaga

Sexu eta genero aniztasunaren aldeko programa, Arrigorriagan

Ekainaren 28an Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna ospatzen da, hau da, LGBTI Harrotasunaren Eguna. Horren harira, Arrigorriagako Udalak sentsibilizazio-ekimenak jarriko ditu martxan egunotan, “sexu-aniztasuna gizartearen balio gisa aitortzea sustatzeko, jarrera eta jokabide transfobo eta homofoboak identifikatu eta saihesteko eta LGTBI kolektiboei dauzkagun aholkularitza eta laguntza baliabideak hurbiltzeko“, diote udal ordezkariek.

Gauzak horrela, ekainaren 26tik uztailaren 2ra bitartean ‘Lesbianismoa: sekretu izatetik ikusgai izatera’ erakusketa antolatu dute udaletxeko Euskaldun Berria erakusketa gelan. Inaugurazioa 18:30ean izango da eta Aldarte erakundeak bisita gidatu bat eskainiko du.

Era berean, ekainaren 28an, asteazkenez, 18:00etan zineforuma izango da Lonbo aretoan. ‘Un amor de verano’ filma proiektatuko dute eta ondoren solasaldia izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak