→Arrigorriaga

LGTBI kolektiboaren aldeko horma irudia eta ortzadarren bandera egingo dute Arrigorriagan

LGTBI Harrotasun Egunaren harira, Udalak LGTBI kolektiboen askatasunen aldeko erakunde-adierazpena onartu du, eta herritarrentzako jarduerak antolatu ditu ekainaren 28an.

unplash//peterhersey

LGTBI Harrotasun Egunaren harira, Udalak LGTBI kolektiboen askatasunen aldeko erakunde-adierazpena onartu du, eta herritarrentzako jarduerak antolatu ditu ekainaren 28an. 18:00etatik aurrera, txapa tailerrak, puxikekin ortzadarraren bandera egitea, sexu- eta genero-aniztasunaren aldeko horma-irudia, photocall-a… egingo dira udaletxe ondoko plazan.

Ostean, hainbat DJ arituko dira plazan: DJ Ander (Future House), DJ Masa (Techno), DJ Iñu (Big Room) eta DJ Gomi (Reggaeton, EDM, Trap…). Gainera, hainbat ostalarik bat egin dute egitasmoarekin, ohiko pintxo-potea koloretsuagoa egiteko asmoz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak