→Arrigorriaga

Skate-parkea eraiki nahi dute Arrigorriagako Lonbo eremuan, kirol pisten amaieran

Parkea eraiki nahi duten kokaleku hori “balizko lurzoru kutsatu” gisa dago jasota udal inbentarioan eta beraz, “halabeharrezkoa da lurzoruaren kalitatea egiaztatzea”

Skate-parkearen aurre-proiektuaren irudia / Arrigorriagako Udala

Arrigorriagako Udalak skate-parke bat egiteko asmoa du Lonbo eremuan, kirol-pisten amaieran. Lanekin hasi baino lehen, ordea, “lurzoruaren inguruko ikerketa-lanak egitea beharrezkoa dela” adierazi dute Udaletik. Izan ere, parkea eraiki nahi duten kokaleku hori “balizko lurzoru kutsatu” gisa dago jasota udal inbentarioan eta beraz, “halabeharrezkoa da lurzoruaren kalitatea egiaztatzea”.  Hori dela eta, esplorazio-ikerketa abiaraziko du Udalak martxoaren 20an, Hasierako fase batean lurzoruaren ikerketa historikoa, inguru fisikoaren ikerketa, arriskuen eredu kontzeptuala eta laginketarako estrategia-proposamena landuko dira, eta bigarren etapan landa-ikerketa egindo dute, lurzoruen eta lurrazpiko uren laginak hartu eta analitikak egin, azken txostena egiteko.

Hiru hilabete emango dituzte lan horiek burutzen eta 25.000 euro bideratuko dituzte lurzoruaren ikerketara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak