→Arrigorriaga

Sokarrik bi domina irabazi ditu sokatirako munduko txapelketan

Brontzezko beste bat jaso dute Basque Country taldearekin aritu diren Sokarriko ordezkariek eta zilarrezkoa 23 urte azpiko mailakoek.

Otsailaren 18tik 21era bitartean ospatu da Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketa Volendamen (Herbeherak) eta bertan Arrigorriagako Sokarri Herri Kirol Taldeak parte hartu du. “Ahaztezina izango da mundial hau guretzat”, adierazi dute Facebookeko euren profilean. Izan ere, kluben arteko txapelketan brontzezko bi domina lortu ditu Sokarrik, 560 eta 600 kiloko mailetan. Era berean, nazioka, Basque Country ordezkatzen ere Sokarriko hainbat partaidek brontzezko domina irabazi dute 600 kiloko kategorian, baita 23 urte azpiko mailan zilarrezko domina jaso ere.

Gazteen mailan Bingen Erleaga arrigorriagarrak parte hartu du eta Basque Country taldean honako hauek aritu dira tiraka: Beñat Jauregi, Galder Gobantes, Aiskander Jauregi, Mikel Arsuaga, Joseba Olanda, Unai Gorostizaga, Iñigo Urzuriaga eta Gotzon Abasolo. Guztira, Sokarri taldeko sei lagun eta Ibarra taldeko bi.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak