→Arrigorriaga

The Record, Arrigorriagako Umorea Labur jaialdiko hamazazpigarren edizioaren irabazlea

Lucas Fuicaren “The Record” lanak irabazi du Umorea Labur jaialdiko XVII. edizioko umorezko film laburrik onenaren saria.

Umorea Labur XVII. EDIZIOKO SARITUAK / A.U

Lucas Fuicaren “The Record” lanak irabazi du Umorea Labur jaialdiko XVII. edizioko umorezko film laburrik onenaren saria. Lanbarri kultur elkarteak antolatuta, Lonbo aretoan egin ospatu da zinema jaialdia, abenduaren 10etik 15era.
29 film laburrek parte hartu zuten sail ofizialean: “The Record”ekin batera, Pello Gutiérrezen “Zain” filmak irabazi du Zuzendari Onenaren Saria; Isabel Gaudik Aktore Onenaren saria irabazi du “Tiempos Muertos”en egindako lanagatik,  Rubén Tejerinaren “El Jarrón” lanak irabazi du Ikus-entzuleen saria, eta Fernando Veraren “Robarte una nochek” ikus-entzule gazteek emandako saria lortu du.

Iñigo Salinerok eta Gorka Aguinagaldek aurkeztu dute itxiera gala, eta, bertan, Rosario Pardo aktoreak Ohorezko Txantxarria eskuratu du.

 

Iñigo Salinero eta Gorka Aguinagalde, itxiera ekitaldian

Rosario Pardo aktorea, Ohorezko Txantxarriarekin

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak