→Arrigorriaga

Tradizioz beteriko jaia Arrigorriagan Kanporamartxoa ospatzeko

arrigorriaga kanporamartxo

Jai tradizionala otsailaren 8an ospatuko da Arrigorriagako Mendikosolo parkean 11:00etatik aurrera. Talo-tailerra eta jantzi tradizional baten zozketa antolatu dituzte.   

Otsailaren 8an, igandean, Kanporamartxo 2015 ospatuko dute Arrigorriagan, Mendikosolobarrena eta Mintegia parkean. Ekitaldia 11:00etan hasiko da, “baina euria egiten badu Joan XXIII.aren plazako arkupeetan egingo dugu“, adierazi dute Arrigorriagako Udaletik. Ekitaldiak aitzinean negu bukaeran egiten zen ohiturari eutsi nahi dio: “Herritarrak toki ezagunetan biltzen ziren eta eguna txorizoak erretzen, dantzan eta jai-giroan igarotzen zuten“, diote antolatzaileek.

11:30ean haurrentzako talo-tailerra prestatu dute. 15:00ak arte parte-hartzaileek etxetik ekartzen dituzten txorizoak erretzeko txingarrak egongo dira eta bi euroren truke taloa txorizoarekin erosi ahal izango da. Bestalde, edariak ere egongo dira, “bereziki, sagardoa dastatu ahal izango da“. Trikitixaren soinuarekin jai-giroa bermatuta egongo dela ere adierazi dute.

Arropa tradizionalekin jantzita joatea proposatzen dute antolatzaileek. Gainera, jantzi tradizional bat ere zozketatuko dute. Saldutako taloekin eta aipatutako zozketarekin biltzen den dirua Cáritas Arrigorriagaren egitekoa bultzatzeko bideratuko dute.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|