→Arrigorriaga

Tremenda Jauriak kumbia doinuekin jantziko ditu Arrigorriagako jaiak

Egitarau ofizialaren faltan, uztailaren 20ko (larunbata) kontzertua zein izango den jakin dugu: Tremenda Jauria talde madrildarra.

Argazkia: Tremenda Jauria

Uztailaren 19tik 25era ospatuko dira aurten Arrigorriagako Madalenak, ostiraletik ostegunera, zazpi egunez. Egitarau ofizialaren faltan, uztailaren 20ko (larunbata) kontzertuak zeintzuk izango diren jakin dugu: Tremenda Jauria talde madrildarra izango da kartelburu eta bere ondoan arituko dira Mc Onak lekittarrak eta Mr Pongo galdakoztarrak.

Kumbia, punka, reggaetoia eta rapa jorratzen ditu Madrileko taldeak, doinu dantzagarriak borroka eta aldarrikapen mezuekin uztartuz. Taldearen estudioko azken lana da “IV”.  Ekainean Semillas abestia estreinatu zuten, Fermin Muguruzarekin batera. La Basu Etxebarriko rapeatzailearekin ere abesti bat egin zuten, Akelarre. 

Arrigorriagako Gaztetxean, bestalde, Manolo Kabezaboloren zuzenekoa iragarri dute uztailaren 23an.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak