→Arrigorriaga

Twin Melody bikoteak kontzertua eskainiko du Arrigorriagan

Azaroaren 9an eskainiko dute kontzertua Ordiziako bikiek, Lonbo aretoan.

Azaroaren 9an eskainiko dute Paulak eta Aitanak kontzertua, Lonbon / Twins Melody

Azaroaren 9an eskainiko dute kontzertua Ordiziako bikiek, Lonbo aretoan. ETBko Go!azen telesail ospetsuaren protagonistak izan dira Paula eta Aitana eta telesaileko gainontzeko artistekin batera, Euskal Herri osoan zehar izan dira kontzertuak ematen.  Oraingoan baina,  euren kabuz arituko dira: SONY MUSIC disko etxearekin sinatu dute eta Twin Melody bezala eskainiko dute kontzertua.

Telebistan baino lehen, Youtube kanalean egin ziren ezagunak Paula eta Aitana. Ikusle gazteenei zuzendutako kanala dute Youtuben, ia milioi bat jarraitzailerekin. Haiek kudeatzen dute kanala eta abestiekin, koreografiekin eta eguneroko bideoekin hornitzen dute. Ingelesez abesten dute gehiena, baina euskaraz, gazteleraz eta frantsesez ere aritzen dira. Youtubez aparte, 250.000 jarraitzaile dituzte Instagramen, 70.000 Facebooken eta 9.000 Twitteren.

Siempre eras tú abestia da haien azken singlea. Sarrerak ez daude salgai oraindik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak