→Arrigorriaga

Udal gobernua osatzeko hitzarmena sinatu dute EAJk eta PSEk Arrigorriagan

arrigorriaga udala eaj pse akordioa 2015

Asier Albizua alkateak eta Maite Barahona sozialista buruak ekainaren 22an sinatu dute akordioa udal gobernu bateratua osatzeko. Ondorengo 4 urteetako zinegotzia berriak izendatu dituzte.

Arrigorriagako EAJ eta PSE akordio batera heldu dira udal gobernu bateratua osatzeko eta gaur bertan, ekainak 22, sinatu dute. Horiek horrela, Asier Albizua (EAJ) alkate izango den bitartean, Maite Barahona (PSE) alkateordea izango da eta Enplegu eta Ekonomia Sustapen Saila kudeatuko du. Argoitz Gomez alderdi sozialistako kidea Gazteria eta Kirol Sailaz arduratuko da. Gainontzeko udalbatza alderdi jeltzaleko zinegotziek eramango dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak