→Arrigorriaga

Maiatzaren 22tik 24ra irekiko dute Arrigorriagako herri kolonietan izena emateko epea

Uztailaren 1tik 19ra bitartean egingo ditu aurten udalekuak Arrigorriagako Udalak, astelehenetik ostiralera eta 10:00etatik 14:00etara.  6 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude herri koloniak.

Plazan egindako herri-kolonietako jarduera bat / A.U

Uztailaren 1etik 19ra bitartean egingo ditu aurten udalekuak Arrigorriagako Udalak, astelehenetik ostiralera eta 10:00etatik 14:00etara.  6 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude herri koloniak eta hauetan parte hartzeko beharrezkoa izango dute Arrigorriagan erroldatuta egotea eta ikasketak B edo D ereduan egitea, udalekuak euskaraz izango baitira.

Prezioei dagokienez, honako hauek ezarri ditu aurten Udalak: 75 euro haur bakoitzeko, 125 euro familia bereko bi haur badira eta 195 euro familia bereko hiru haur badira. Horrez gain, 20 euro gehiago ordainduta, behar duenak haurtzaindegi-zerbitzua erabili ahal izango du, 09:00etatik 10:00etara eta 14:00etatik 15:00etara. Abusuko haurrek garraio publikoa erabili beharko balute, begirale batek lagunduko die bidean.

Udalekuetako plaza kopurua mugatua da eta izen ematea maiatzaren 22an, 23an eta 24an egin ahal izango da, Arrigorriagako Eskola Publikoan, Herritarren Arretarako Zerbitzuetan (HAZ), Udaletxean eta Abusuko Zentro Soziokulturaleaneta. Eskaera-orria betetzeaz gain, ordainketaren bankuko agiria aurkeztu beharko dute interesdunek. Onartuen zerrenda maiatzaren 28an argitaratuko du Udalak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak