→Arrigorriaga

Umorea Labur jaialdiak kartel lehiaketa martxan jarri du eta 300 euro banatuko ditu

arrigorriaga umorea labur aurkezpena 2015

Arrigorriagako Umorea Labur jaialdiak aurten berezitasun bat izango du: kartel lehiaketa. Parte hartu nahi duenak lanak bidali behar ditu irailaren 1era arte

Arrigorriagako Udala eta Lanbarri Kultur Elkartea Umorea Labur jaialdiaren XV. edizioa prestatzen ari dira dagoeneko. Aurten berezitasun bat izango da, izan ere, kartel lehiaketa martxan jarri dute aurrenekoz: “Urte honetako kartela zuen esku dago, bakarrik bidali behar diguzue zuen kartela eta lehiaketan parte hartu“, adierazi dute Facebooken bitartez.

Lehiaketaren oinarrien arabera, edonork parte har dezake eta gaia librea izango da -zinea eta umorea uztartzen dituzten kartelak baloratuko dituzte-. Lanak .tiff formatuan eta A1 tamainan bidali beharko dituzte partaideek humorencorto@gmail.com helbide elektronikora irailaren 1era arte. Kartelarekin batera egilearen izen-abizenak, adina, NANa eta telefonoa bidali beharko dituzte ere.

Epaimahaia Lanbarri Kultur Elkarteko kideez eta bestelako adituez osatuta egongo da eta irabazleak 300 euroko saria jasoko du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak