→Arrigorriaga

Urban dance masterclass ikastaroa gaur Arrigorriagako kiroldegian

Funky, hip-hop eta dance hall saioa 12 urtetik gorakoei dago zuzenduta eta udal kiroldegian egingo da apirilaren 18an.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, Arrigorriagako Udalaren Gazteria Sailak Urban Dance estiloko Master Class bat antolatu du apirilaren 18an 18:00etan udal kiroldegian. Hasiberrientzako urban dance ikastaroak funky, hip-hop eta dance-hall estiloak hartzen ditu, euskaraz izango da, ordubete eta erdi iraungo du eta 12 urtetik gorakoei dago zuzenduta.Gaztegunean bertan eman ahal izango da izena, 946 001 876 telefono zenbakira deituz edo posta elektronikoz gaztegunea@arrigorriaga.org helbidean.

arrigorriaga urban dance masterclas 2015

Eskola Mari Jose Bayónek emango du. Dantza modernoko irakaslea da eta dantza mota honetan esperientzia handikoa nazioartean. Gainera, sari ugari irabazi ditu dantza mota honekin. Bederatzi urte baino gehiago daramatza hip-hop klaseak ematen, Euskadi mailako ekimenetan epaile gisa aritzen da eta estatu mailan masterclass mota honen pareko eskolak ematen ditu.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak