→Arrigorriaga

Urrutikoetxeak Artolaren aurka jokatuko du Arrigorriagan, San Ferminetako txapelketaren barruan

Zaratamo Urrutikoetxea 2017 Finala Txapeldunordea

Mikel Urrutikoetxeak Iñaki Artolaren aurka jokatuko du ekainaren 14an Arrigorriagan.

Buruz buruko aurtengo txapeldunordea da Urrutikoetxea / Aspe

Goi mailako pilota partida jokatuko da ekainaren 14an Arrigorriagako udal-frontoian. Mikel Urrutikoetxeak Iñaki Artolaren aurka jokatuko du, San Ferminetako lau eta erdiko txapelketaren barruan. Zaratamoko aurrelaria buruz buruko aurtengo txapeldunordea da, Iker Irribarriaren aurka 20-22 galdu ondoren. 20:00etan hasiko da norgehiagoka eta aurretik beste partida bat egongo da: Alberdi eta Aretxabaleta Arteaga II.aren eta Ibai Zabalaren kontra.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak