→Arrigorriaga

Whatsapp zerbitzua abiarazi du Arrigorriagako Udalak informazioa herritarrei bidaltzeko

Posta elektroniko bidez ere bidaliko dute informazioa. Horrela, interesatuak berri guztiak jasoko ditu telefono mugikorrean, tabletean edo ordenagailuan. Horrez gain, Arrigorriagako Udalak Facebooken eta Instagramen presentzia areagotu du.

Doako informazio-zerbitzu berri bat jarri du Arrigorriagako Udalak martxan. Herritarrek Whatsapp edota mezu elektronikoan jaso ahal izango dituzte hemendik aurrera udalerriaren inguruko berriak, abisuak, udal-kanpainak edota beste ekimen batzuei buruzko informazioa. Udalak jakinarazi duenez, proiektu honen helburua “erakundea herritarrei gerturatzea da eta herritarrek Udalean garatuko diren ekimen berri izatea“.

Horiek horrela, sakelakoan, tabletean edo ordenagailuan jasoko du interesatuak informazio hori guztia. Zerbitzu berri hau erabiltzen hasteko, herritarrak izena eman behar du eta horretarako bi modu daude: www.arrigorriaga.net webgunearen bitartez eta inprimakia udaletxeko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ), Kultur Etxean, Udal Euskaltegian, Gaztegunean, kiroldegian edota Abusu Zentro Soziokulturalean betez.

Era berean, Arrigorriagako Udalak Facebook eta Instagram kontuetan presentzia areagotu du, baita Twitter eta Youtube kontuetan ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak