→Arrigorriaga

Markel Aizpuru eta Andrea Vazquez, Arrigorriagako Zuztarluze lehiaketako txapeldunak

arrigorriaga zuztarluze 2016 finala

Zuztarluze lehiaketaren helburu nagusia Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko herri-jakituria eta kultura tradizioa lantzea da.

Euskal Astearen barruan, urriaren 23an, igandez, Arrigorriagako Zuztarluze lehiaketaren finala ospatu zen Lonbo Aretoan. Arrigorriagako eskolako 6. mailako lau bikotek parte hartu zuten: Gorka Ayerdi eta Laura Frias, Eneko Gorosabel eta June Aizpuru, Gorane Chueca eta Lide Gandarias, eta Markel Aizpuru eta Andrea Vazquez. Azken bikote honek lehiaketa irabaztea lortu zuen, 26.063 puntu eskuratuta.

Garaileek txapela, Zuztarretatik Ahora programako oroigarria eta bozgorailu eta bolaluma bana jaso zituzten. Gainontzeko partaideek ere sariak izan zituzten: bolalumak eta bozgorailuak.

Ondarea berreskuratuz

Zuztarretatik Ahora egitasmoaren ardatz nagusietako bat Zuztarluze jolas interaktiboa da, eta txapelketak antolatzen dituzte Nerbioi-Ibaizabal bailaran. Helburu nagusia eskualdeko herri-jakituria eta kultura tradizioa gizarteratzea da. Hala nola, toponimia, ondarea etnolinguistikoa, lexikala eta etnografikoa lantzen da Zuztarluzen: baserrien izenak, errekak, basoak, iturriak, gure aurrekoek erabilitako esaerak eta hitzak, ohiturak eta abestutako kantak nahiz bertsoak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak