→Basauri

Programa | Basauriko Mugimendu Feministak botako du Basozelaiko jaien txupinazoa

Ekainaren 21ean, ostiralez, hasiko dira Basozelaiko jaiak eta hilaren 23an, San Juan suarekin, bukatuko dira.

San Juan suarekin bukatuko dira aurten Basozelaiko jaiak // Argazkia: Geuria

Ekainaren 21ean, ostiralez, hasiko dira Basozelaiko jaiak eta hilaren 23an, San Juan suarekin, bukatuko dira. Aurten txupinazoa botatzearen eta pregoia irakurtzearen ardura izango dute Basauriko Mugimendu Feministak eta BasFemBand-ek. Besteak beste, euskal erromeria, futbol partiduak, tortilla txapelketa, haur eta gazteentzako ekintzak, Kukurrustura I. Igoera eta musika antolatu dituzte. Basozelaiko El Maño Auzo Elkarteak, Basauriko Udalak, Kultur Basaurik eta Kukurrustu Kirol Klubak antolatu dituzte aurtengo jaiak, Basauriko beste hainbat elkarteren laguntzarekin.

Basozelaiko jaiak 2019 – Egitaraua

Ekainak 21, ostirala
19:00 Txupinazoa eta pregoia: Basauriko Mugimendu Feminista + BasFemBand
19:00 Euskal erromeria
20:00 Kosti-poteoa
21:00 Bingoa
22:00 Kontzertua: Atasko
00:00 DJ Mangas

Ekainak 22, larunbata
09:30 Txupinazoa
10:00 Athletic Clubeko nesken hitzaldia Basozelai Gizarte Etxean
10:00 Partidua: Edudoga vs Edudoga
11:30 Athletic Clubeko nesken partidua
11:00-13:00 Puzgarriak
11:00-13:00 Txistulariak
11:00-14:00 Tortilla txapelketa. Auzo Elkartearen kontura izango dira patatak, arrautzak eta tipulak
17:00-18:00 Ginkana
17:00-19:30 Water Slide
17:30 Dardo txapelketa Snoopy Snacksen
18:00 Kukurrustura I. Igoera. Krono-eskalada
18:00-19:00 Zumba
20:30 Txistorrada
21:00 Krono-eskaladaren sari banaketa
22:00-00:00 DJ Mangas
00:00-04:00 Show Gaua

Ekainak 23, igandea
09:30 Txupinazoa
10:30 Futbola, hiruko txapelketa: Ajax – Puerto Sport – Independiente
11:00-13:00 Puzgarriak
11:00-13:00 Umeentzako tailerrak
11:00-13:00 Dultzaineroak
11:00-14:00 Motorzaleen martxa
12:00-14:00 Txu-txu trena
15:00 Herri bazkaria eta Sokatira. Auzo Elkarteak arroza banatuko du, agortu arte
18:00-20:00 DJ Friki&Vero
21:00 Txokolatada
21:30 San Juan sua + Batukada eta jaien amaiera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak