→Basauri

2014an lau sute izan dira Basaurin, etxebizitza zahar edo abandonatuetan

basauri suteak basozelai 2014

Udalarenak ez diren eraikinen kasuetan jabeek dute eraisketa burutzeko eta, ostean, lurzorua zaintzeko erantzukizuna. Beste batzuetan herri diru kutxatik ordaindu behar dira lurreratzeak.

Aurten hainbat sute izan dira Basauriko etxebizitza zaharretan eta denak eraitsi behar izan dira: Basozelai auzoko Ramon y Cajal kaleko 9. eta 11. atariak batetik, eta Zubialdeako 7., 8. eta 11. portaleak bestetik. Lehenengoak eraisteko erantzukizuna eraikinen jabeena izan den bitartean, Basauri eta Bolueta arteko mugako hiru etxebizitza horiek Basauriko Udalak bota zituen. 198.612 euroko gastua izan zuen eraisketak.

Andoni Busquet Basauriko alkateak dioenez, “Zubialdeko eraikin bat bera ere ez dago gure ardurapean, sorospidez jarduten dugu eta horrek batzuetan, arazoak dakarzkigu. Erortzeko zorian dauden eraikinen eraisketa arinago egin daiteke, baina hori ez dago Udalaren esku bakarrik”.

KAREAGA GOIKOA, BASOZELAI ETA ZUBIALDEA

Azkeneko sutea azaroaren 26an izan zen, Kareaga Goikoa kaleko 1. atarian. Portalean bertan zegoen sofa batek su hartu zuen eta keak eskaileretatik gora egin zuen. Hori dela eta, eraikina hustu eta sei lagun inguruko ospitaleetara eraman zituzten kea arnastearen ondorioz: hiru Basurtura, bi Gurutzetara eta bestea Galdakaora.

Beste alde batetik, irailaren 18an Basozelai auzoko Ramon y Cajal kaleko 9. eta 11. atari abandonatuetan sutea izan zen. Horren ondorioz, eraikinek gainaldea eta bigarren solairuaren zati bat galdu zituen. Basauriko Udalak aurri-egoeran deklaratzeko prozesua hasi zuen eta jabeei horren berri eman ondoren, abenduaren 2an etxeak eraisten hasi zen.

Zubialdeako hainbat eraikinetan ere suteak izan ziren, martxoan lehena etxebizitza abandonatu batean. Sugarrek teilatua erre zuten, baita solairu guztiak suntsitu ere. Udalak 7., 8. eta 11. atariak eraitsi zituen herri diru kutxatik ordainduta. Bigarrengoa abuztuaren 7an izan zen, auzo bereko beste eraikin batean.

which is why I picked this pair
miranda lambert weight loss The Importance of Doing an MBA from the Right College

effortlessly stylish yet no fuss transitional comfort
weight loss tipsThere are expensive Timberland shoes there is also have many Cheap Timberland
Gora