→Basauri

2015eko Basauriko San Faustoetako kartel irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du

basauri sanfausto 2014 kartela

“Kartel seniorra” lehiaketan parte hartzeko epea zabalik egongo da abuztuaren 28ra arte. Basauriko diseinurik onenarentzat 300 euroko akzesita emango zaio.

2015eko Basauriko Jaiak iragarriko dituen kartel nagusiaren lehiaketa ere abiatu du Herriko Taldeakek. Kartel txikiak bidaltzeko epea ez bezala, seniorrek abuztuaren 28ra arte izango dute epea zabalik. Kartel nagusiaren irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du eta Basauriko diseinurik onenaren egileak 300 euroko akzesita.

Lanak Basauriko Udaleko Herritarren Informazioko Udal Bulegoan aurkeztu behar izango dira, lanegunetan, 08:00etatik 14:00etara. Antolatzaileek adierazi dutenez, “sariak ezin izango dira metatu eta legez xedatutako atxikipenak izango dituzte. Indarreko legeria betez, sariei PFEZren atxikipena aplikatuko zaie“. Parte hartu ahal izateko oinarriak estaka honetan ikuskatu ditzakezu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak