→Basauri

2015erako 50 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du Basauriko Udalak

basauri aurrekontuak herritarrak 2015

336 basauriarrek 2015eko aurrekontuak osatzeko proposamenak egin dituzte. “Partaidetza prozesuan jasotako proposamenak aintzat hartuta” aurrekontuaren zirriborroa osatu duela dio Udalak. Enplegua eta ekonomia dira herritarren lehentasunak

2015eko Udal-aurrekontuak osa­tzerako garaian herritarren par­te-hartzea ahalbidetu duen pro­zesua jarri du martxan aurten ere Basauriko Udalak. Prozesu horre­tan parte hartu duen basauriar bakoitzak, alde batetik, bere ustez bere auzoa hobetzeko Udalak zer egin beharko lukeen adierazi du eta, bestetik, hurrengo urtera begi­ra udal-aurrekontuetan zein inber­tsio aurrezarri beharko liratekeen ere azaldu du.

Guztira 336 inkesta bildu ditu Udalak, horietatik 254 modu pre­sentzialean eginak eta 82, modu birtualean. Era berean, 637 izan dira informazio-guneetara hurbildu di­ren herritarrak.

 

EKONOMIA ETA ENPLEGUA, LEHENTASUN NAGUSIAK

Udal-aurrekontuen osaketan parte hartu duten basaurriarrek argi eta garbi adierazi dute euren lehenta­sun nagusia ekonomia eta enple­gua direla; batetik bostera bitarteko eskalan 4,69ko puntuazioa eman diete aipatu gaiei. Gizarte-lagun­tzak (3,91), auzoetako hobekuntzak (3,65), kirol eta kultur jarduerak (3,42) eta, euskararen sustapena eta basauriar nortasuna (3,01) aipa­tu dituzte ondoren.

Aurreko urtee­tako ildo bera jarraitu du aurrekontu parte hartzaileak. Gainera, herritarren iritziak bat datoz gobernu taldeak dituen iri­tziekin; hala nola, langabetuen prestakuntzetan hobekuntzak egi­tea, enpresariak babestea eta egoe­ra okerrenean dauden herritarrei laguntzea, bai ekonomikoki baita baliabide aldetik ere”, dio Andoni Busquet Basauriko alkateak.

HERRITARREN IRITZIAK BAT DATOZ GOBERNU TALDEAK DITUEN IRITZIEKIN, BESTEAK BESTE, LANGABETUEN PRESTAKUNTZETAN HOBEKUNTZAK EGITEA

Auzoetako hobekuntzei dago­kienez, proposamen gehienak iris­garritasunari, bideen eta lorategien mantenuari, argiztapenari eta apar­kalekuei dagozkie. “Basauriarren planteamendu guztiak hartuko ditu­gu kontuan eta bakoitzaren lehen­tasunaren eta beharrizanen arabe­ra jokatuko dugu Udaletik. Premia handiko eskabidea den, zenbateko kostua izango duen eta momentuan bertako ekonomia nolakoa den, hiru horiek izango dira erabiliko ditugun irizpideak jardungo dugu”, dio Bus­quetek.

Urtebetez Basauriko ekonomia eta finantzak kudeatzeko tresna da udal-aurrekontua. Hasiera batean, lortuko diren diru-sarrerak aurreikusi behar ditu Udalak eta urteko gehie­nezko gastuak zehaztu. “Izan ere, di­ru-sarrerak aurreikusitakoak baino handiagoak izan daitezke, ez, ordea, gastuak”, diote udal ordezkariek. Hala ere, aurrekontua bideratzea ez da prozesu pasiboa: “Dinamikoa da, hasierako aurreikuspena da eta, be­raz, urtean zehar alda daiteke”.

AUZOEI DAGOKIENEZ, PROPOSAMEN GEHIENAK IRISGARRITASUNARI, ARGIZTAPENARI ETA APARKALEKUEI DAGOZKIE

 

GASTUEN IA ERDIA, HIRIGINTZA ETA ETXEBIZITZETARA
2015. urterako Basauriko Udalak au­rreikusitako gastuen grafikoan argi ikus daiteke Lurralde-Politika eta Kontratazio sailak zati handia har­tzen duela, %42arekin: hirigintza, zerbitzuak, kontratazioa eta etxebizi­tzak bultzatzea. Horren atzetik Gizar­te-politika dator %15arekin eta ber­tan sartzen dira gizarte-ongizatea, berdintasuna, adinekoak, lankidetza eta osasuna. Ondoren, Kultura, Eus­kara eta Hezkuntza (%11) eta Arlo juridikoa, Gobernu- eta Komunikazio-organoak (%11) datoz.

Grafikoa hurrengo arloekin osatzen da: Lan­gileen kudeaketa eta Barne-araudia (%7), Kirola, Gazteria eta Jaiak (%6), Ekonomia eta Enplegua (%4), Herri­tarren partaidetza, Herritarrei arre­ta emateko bulegoa eta Teknologia berriak (%2). Amaitzeko, Herritarren segurtasuna, eta Ondasuna eta On­darea, bakoitza %1arekin.

Beste alde batetik, diru-sarreren aurreikuspena honakoek osatzen dute: kapital transferentziak (%50), transferentzia arruntak –beste ins­tituzio batzuen ekarpenak- (%25), zerga zuzenak (%11), estolderia, ur eta isun tasak eta zergak (%8) eta fi­nantza pasiboak (%5).
Horiek horrela, udal-gobernuak aurrekontuen zirriborroa egin du, “betiere, partaidetza-prozesu hone­tan jasotako proposamenak aintzat hartuta”. 50 milioiko aurrekontua biltzen du zirriborro horrek. Gai­nontzeko talde politikoei eman die euren ekarpenak egin ditzaten, eta azkenik, udalbatzak onartu behar ko­ditu 2015ean indarrean izango diren aurrekontuak.

 

_______________

712 PERTSONEK PARTE HARTU DUTE GALDAKAOKO KONTUAK PRESTATZEN

Galdakaoko Udalak 2015erako planteatutako herritarren partaidetza-prozesuak aurreko bi urteetako zifrak “luze eta zabal” gainditu ditu. Izan ere, iaz 314 galdakoztarrek parte hartu zuten udal aurrekontuen prestaketan.

Zifra honek aurreko ekarpenak bikoiztu baino gehiago egin ditu, eta herritarrek ekimena ulertu eta baloratu dutela erakusten du ho­rrek. Horrela, guztion artean Galdakaorako aurrekonturik onenak prestatzen saiatu gara”, dio Ibon Uribe alkateak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak