→Basauri

29 urteko basauriar bat hil da elur-jauzi batek harrapatuta Ezkaraien

29 urteko basauriar bat hil da Ezkaraien, elur-jauzi batek harrapatuta. Hildakoa Borja Mateos da, Basauriko Arizko Ikastolako ikaslea izandakoa. Istripua ‘Calamantio‘ deitutako zonaldean gertatu da, Ezkarai herrian. SOS Riojak azaldu duenez, atzo etxetik atera zen gaztea, baina ez zen etxera bueltatu. Hortaz, familiak larrialdi zerbitzuetara eman zuen abisua. Gaurko 11:00etan gorpua bilatu dute eta, antza denez, elur-jauzi batek harrapatuta hil da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak