→Basauri

3.711 basauriar inskribatuetatik 808 eta 1835 zenbakidunek irabazi dute Kopako finaleko zozketa

Athletic Club eta Bartzelonaren arteko partida maiatzaren 30ean izango da Camp Nou zelaian. Beste sei ordezko zenbaki atera dituzte, aurreneko biek huts eginez gero.

Basaurin erroldatutako 3.711 lagunek parte hartu dute Udalak antolatutako 2015eko Kopako finalerako zozketan. Horietatik bik bakarrik izango dute aukera Athletic Club eta FC Bartzelona taldeen arteko partida zuzenean ikusteko: 808 eta 1835 zenbakien jabeek, alegia.

Badaezpada ere Udalak sei zenbaki ordezko atera ditu: 889, 1876, 2671, 3189, 2136 eta 3445.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak