→Basauri

30 obra antzeztuko dituzte Basauriko ikasleek Ibaigane Kultur Etxean X. Antzerki Topaketetan

basauri-antzerki-topaketak-2015-1

Ikastetxeetan hogeita hamar antzezlan prestatu ostean, hilaren 2tik 13ra bitartean taularatuko dituzte obrak ikasleek Ibaigane Kultur Etxeko areto nagusian.

Hamar urte dira dagoeneko Basaurin Antzerki Topaketak ospatzen direla. Euskarabila Elkarteak eta Basauriko Udalak elkarlanean antolatzen dituzte topaketa hauek, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Aurten hogeita hamar taldek parte hartu dute eta maiatzaren 2an hasita hilaren 13ra arte Ibaigane Kultur Etxeko areto nagusian antzezten ari dira aurretiaz prestatutako lanak. Jose Etxegarai, Bizkotxalde, Basozelai-Gaztelu, San Jose, Kareaga Goikoa, Sofia Taramona, Soloarte eta Basauri Kooperatiba ikastxeetako, Arizko Ikastolako, eta Urbi eta Uribarri Institutuetako ikasleek hartu dute parte aurten. Irakasle lanetan izan dira Kristina Soto, Iraide Urkiaga, Sonia Villamor, Aitor Ormaetxea eta Eneko Amezketa.

Era berean, X. Antzerki Topaketek berrikuntza bat izan dute: “Aurten berezitasuna izan da, emanaldien aurretik dokumentaltxo bat eskainiko dugula ikasleek beraiek urte osoan zehar garatu duten prozesuaren isla izan nahi duena”, diote antolatzaileek. Horren helburua da ikasleek eurek ikus dezatela antzerki topaketaren prestaketa nola egin duten eta nolakoa izan den antzerkigintzaren ikasketa ibilbidea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak