→Basauri

350 euroko erosketa txartelak Basauri Game jarduerako III. FIFA txapelketan

basauri basauri game 1 2013

III. Basauri Game 2015 azaroaren 20tik 22ra bitartean ospatuko da Solobarria plazan. Izena emateko epea hilaren 18an bukatuko da.

Basauriko Merkatari Elkarteak eta Basauriko Udalak bideojokoak eta FIFA txapelketa ekarriko dituzte hirugarren urtez Solobarria plazara azaroaren 20tik 22ra bitartean.

Basauri Game jardueran parte hartzeko epea azaroaren 18an, asteazkenez, bukatuko da. Interesatuek Basauriko Merkatari Elkartearen webgunean aurkituko duten inskripzio orria bete eta elkartearen bulegora (Solobarria plaza, 1) eraman beharko dute.

III. BASAURI GAME – SARIAK

Basauriko Merkatari Elkarteko dendetan trukatzeko sariak egongo dira. Lehenengo sailkatuak 200 euroko erosketa txartela irabaziko du, bigarrenak 100 euroko erosketa txartela eta hirugarrenak eta laugarrenak 25 euroko erosketa txartela.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak