→Basauri

58 enpresa berri bultzatu ditu Basauriko eta Etxebarriko Behargintzak 2014an

basauri etxebarri behargintza 2015

Enpresa berri horiei esker guztira 103 lanpostu sortu dira 2014. urtean eta 102 kontratu egin dituzte Behargintzaren enplegu zerbitzuaren bidez.

2014an zehar Behargintzaren En­plegu Sailak guztira 315 laguni egin ziren harrera (%56,19 gizonak eta %43,81 emakumeak) eta 298 en­plegagarritasun diagnostiko burutu zituen. Era berean, Basauriko eta Etxebarriko Behargintzak 58 enpre­saren sorreran eragina izan du eta horiei esker, guztira 103 lanpostu sortzea eta 102 kontratazio egitea ahalbidetu du.

Orientazio-neurriei dago­kienez, 202 lagunek parte hartu dute Behargintzak antolatutako 19 talde-ekintzetan. Gainera, 45 herritarrek Behargintzatik ku­deatzen duten Lan Heziketako hiru ekintzetan parte hartu dute eta Heziketa Espezifikorako 175 ikasle bildu ditu hamaika ekin­tzetan. Laneratze zerbitzuaren 102 kontratazioetatik, %55,67 emaku­meak izan dira eta %44,33, gizonak. Adinari dagokionez, hamar lagune­tik bost (%50,52) 35 eta 44 urte bitartekoak izan dira, %2,06 25 ur­tetik beherakoak, %17,53 25 eta 34 urte artekoak eta %29,9 45 urtetik gorakoak.

Enpresen Sorkuntza eta Finka­pen Arloak aholkularitza espezifi­koa eskaini die 328 laguni negozio-plana prestatzeko eta horietatik, 79 pertsonek jarduera enpresariala martxan jarri dute, 58 enpresa be­rri sortuz. Horiek horrela, gauzatu diren 103 lanpostu berrietatik 79 langile-bazkideak dira (48 gizon eta 31 emakume) eta 24 kontratatupe­ko langileak dira.

LANTALDE MURRIZTUAK

Hamar enpresa berritatik zortzik pertsona bateko edo biko lantaldea osatzen duten bitartean, gainontze­koek hiru langile edo gehiago dute.

Enpresaren jardueraren arabe­ra, hamazazpi enpresak txikizkako merkataritzaren alorrean dihardute, beste hainbestek beste enpresei eta pertsonei zerbitzuak eskaintzen diz­kiete, ostalaritzan zazpi enpresa sartu dira eta soilki pertsonei harrera egi­ten dieten sei negozio jaio dira. Era berean, handizkako merkataritzako bost, eraikuntzarako bi, garraiorako beste bi, beste enpresa batzuei bere zerbitzuak esklusiboki zuzentzen diz­kien enpresa bat eta amaitzeko, turis­morako enpresa bat sortu dira.

Ekintza enpresarialean jardu­teko, negozioen jabeek forma juri­dikoa hautatu behar dute: berrogei enpresa (%68,97) banakako enpre­sarien esku daude, hamaika enpre­sa (%18,9a) Jabetza eta Gizarte Zi­bil arloan daude, lau negozio (%6,9) Erantzukizun Mugatuko Sozietate dira eta hiru negozio (%5,17a) Koo­peratiba Txikiak dira.

2004TIK 1.029 LANPOSTU BERRI

2004. urtetik gaur egunera arte Behargintzak 648 enpresa sor­tzeko prozesuan esku hartu du eta bitartean 1.029 lanpostu berri sustatu ditu.

Enpresen finkapenerako eta lehiakortasuna hobetzeko aholkularitza zerbitzuaren bi­tartez, 2014. urtean berrogeita hamaika negoziok informazioa jaso zuten hasierako diru-la­guntzei buruz, egoera-diagnos­tikoaren inguruko hamabost elkarrizketa burutu zituzten, zazpi enpresek aholkularitza ekonomiko-finantzarioan parte hartu dute eta hamar negoziok aholkularitza ko­mertzialean.

Era berean, enpresen arteko sa­rea egiten jarraitu du Behargintzak lehiakortasuna hobetzeko, baita jar­dunaldi espazioak sustatzeko eta +Industria proiektuari jarraikorta­suna emateko ere. 2014 urte osoan zehar hogeita lau enpresek parte hartu dute sare horretan: %45 zer­bitzuen sektoreko negozioak dira, %18 industriakoak, %14 eraikuntzako sektorekoak, %14 merkataritza alorrekoak eta %9 garraioaren sektorekoak.

Enpresaren barne-kudeaketa­ri eta arlo komertzialari buruzko tekniken ikastaroak ere landu di­tuzte aurreko urtean eta ekintzai­leen sustapena gauzatzeko hain­bat programa publikotan parte hartu du Behargintzak. Hala nola, Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako Nerbioi-Ibaizabal es­kualdea Suspertzeko Planean eta Lanbideren “Ekintzaileei lagun­tzeko enpresa-jarduerak sendo­tzeko laguntzak” programan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak