→Basauri

600 ikaslek parte hartu dute Bidebieta Irratiaren Ahozkotasun ikastaroetan

basauri bidebieta irratia ikastaroak eskolak

Aurten, eskualdeko hainbat ikas­tetxek hartu dute parte Bidebieta Irratiak antolatutako umeentzako irrati eta telebista ikastaroetan: Basauriko Kareaga Goikoak, Baso­zelai-Gazteluk, Basauri Koopera­tibak, Etxegaraik, Arizko ikastolak, Bizkotxaldek, Sofia Taramonak, San Jose ikastetxeak, Urbi institutuak eta Uribarri institutuak, Galdakao­ko Urreta ikastetxeak eta Etxebarri­ko Kukullaga ikastolak. Guztira, 600 ikaslek egin dute ikastaroa (Lehen Hezkuntzako 425 ikasle eta Biga­rren Hezkuntzako 125 ikasle) eta horietako zenbaitek Bidebieta Irra­tiko estudioetan irratsaioa grabatu dute.

Helburu nagusia euskarazko ahozkotasuna lantzea eta ikasgelaz kanpo euskararen erabilera bultza­tzea da, baita txikitatik hizkuntza gaitasunak sustatzea ere, hala nola, komunikatzeko ahalmena, lan tal­dean aritzeko trebetasuna eta bat -batekotasuna.

2008. urtean hasi zituen ahoz­kotasuna lantzeko ikastaroak Bide­bieta Irratiak. Dagoeneko zortziga­rren ikasturtean ari dira lanean eta aurki bukatuko dituzte ikastaroak. Ondoren, irratian (92.9 FM) eta in­terneten (bidebietairratia.com) bi­deoan ikusgai izango dira ikasleek grabaturiko irratsaioak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak