→Basauri

700.000 euro igorri ditu Basauriko Udalak gizarte-laguntzetan 2014an zehar

basauri herritarrak

Guztira 698.977 euro izan da gizarte-laguntzetarako erabili den zenbatekoa 2014. urtean. Basauriko 725 bizilagunek jaso dituzte laguntza ekonomikoak, 2013an baino 48 gehiago.

2014. urtean zehar gizarte-laguntzen zenbatekoa 700.000 euroren inguruan ibili da Basaurin (698.977 euro). Guztira, 725 herritarrei igorri zaie Eusko Jaurlaritzak eta Basauriko Udalak finantzatutako laguntza ekonomikoa, aurreko urtean baino 48 bizilagun gehiagori. 2013ko zenbatekoa 672.097 eurokoa izan zen.

Eusko Jaurlaritzak prestatutako aurrekontuen bidez, Gizarte-Larrialdietarako Laguntzetarako (GLL) zenbatekoa ematen dio Udal bakoitzari. Basauriren kasuan, Udalak aurrekontu osagarri batekin osatu egiten ditu laguntza hauek, ondoren behar duten familiei banatzeko. 2014an igorritako 698.977 euroetatik, 445.000 euro Eusko Jaurlaritzak eta 253.977 euro Basauriko Udalak ordaindu dituzte. “Udaletik ahalegin ekonomiko handiak egiten ditugu. 2013an aurreko urteko gastua hirukoiztu genuen. Egoera larrian dagoen bizilagun bakar bat ere ez da laguntza barik geratzen“, dio Asier Iragorri Basauriko Udaleko Gizarte-Politikako ordezkariak.

Etxebizitzari dagozkion gastuak izan dira laguntza ekonomikoen helburu nagusienetakoak, alokairurako zein kredituetarako edo zorretarako eta argia, ura, komunitatea edo oinarrizko ekipamenduak ordaintzeko, besteak beste. Udal aurrekontuaren 253.977 euroetatik, 235.325 euro Gizarte-Larrialdietarako Laguntzetara bideratu ditu Udalak eta gainontzeko 18.652 euro Aldizkakoak ez diren udal laguntzetara (AEUL), hau da, gizarte bazterketa pairatzeko arriskua duten egoerei zuzenduta.

2015. URTEARI BEGIRA

Asier Iragorri zinegotziaren esanetan, “2015erako udal aurrekontuaren proiektuan 340.000 euroko kontu-saila mantentzen jarraituko dugu, finantza-marjina nahikoa izateko eta laguntza behar duten eta horrela frogatzen duten basauriarrak babesteko“.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak