→Basauri

806 kilometro egingo ditu bizikletaz Jorge Martinez basauriarrak haur minbizia ikertzearen alde

Jorge Martinez Acosta Kareagako auzokideak bultzatu du ekimen solidario hau, Sorgina Kultur Elkartearen eta Kareagako Auzo Elkartearen laguntzarekin.

Basauri hainbat ekimen solidarioen bultzatzaile izan da. Oraingo honetan, Jorge Martinez Acosta bizilagunak proiektu bat jarri du martxan Sorgina Kultur Elkartearen eta Kareaga Auzo Elkartearen laguntzarekin. Bizikletaz 806 kilometro egingo ditu Kareagako auzolagun honek, lau egunetan, haur minbizia ikertzearen alde, baita hezur-muinaren transplantearen garrantzia bermatzeko ere.

Abuztuaren 29an 05:00etan hasiko du ekimen solidarioa Basauritik Martinezek eta irailaren 1ean bukatuko du Alconchelen (Badajoz). Bilduko den diru guztia “La Cuadri del Hospi” taldera bideratuko dute. Horretarako, Laboral Kutxako kontu korronte hau eskuragarri egongo da: 3035 0034 03 034.0.04553.0.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak